Infantadoko dukearen zerbitzuan hezi zen Guadalajaran. 1547 urtetik aurrera, Sevillako katedraleko kalonje izan zen. 1546 urtean Tres libros de música en cifras para vihuela argitaratu zuen, bihuelarako dantzak, bariazioak, fantasiak eta glosak biltzen dituena. Kantuak, sonetoak, erromantzeak eta bestelako olerkiak ere idatzi zituen bihuela eta ahotserako; Josquin des Prés eta beste zenbaiten lanen transkripzioak ere egin zituen bihuelarako, eta gitarra-lan batzuk lau harizko musika-tresnetarako.