Almudena Hernando Gonzalo (Madril, 1959) arkeologoa da eta genero identitatean aditua. Irakasle titularra da Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1992. urteaz geroztik, eta ikerketa egin du arlo hauetan: etnoarkeologia, teoria arkeologikoa, genero arkeologia eta identitate eraikuntza.[1]
Ibilbidea
Almudena Historiaurreko Departamentuko kide da UCM-n.[2] baita AGEko (Archaeology and gender in Europe) kide ere.[3]
Identitatearen eraikuntza zuzentzen duten dinamikak aztertu ditu, nagusiki bi eremutan: ahozko gizarteetan eta emakumeetan (iraganekoa eta oraingoa). Gai horri dagokionez, zenbait ikerketa proiektu zuzendu ditu, horien artean indigena taldeekin eginikoak: Kektxi Guatemalan (1994-1995); Awá Brasilgo Amazonian (2006-2009); eta, gaur egun, Gumuz eta Dats'in Etiopian (2016-2019).[4]
Aipagarriak dira ikertzaile gonbidatu gisa egindako egonaldiak: Department of Anthropology, Harvardeko Unibertsitatea (2011ko martxoa-maiatza, 2004ko maiatza, 2003ko abuztua); Deparment of Anthropology, Chicagoko Unibertsitatea (1997ko iraila-abendua); Department of Anthropology, Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1997ko martxoa-ekaina)
Zenbait hedabidetan kolaboratu du, "La línea del Horizonte" bidaia-blogean kasu [5]
Lanak
- The Fantasy of Individuality. On The Sociohistorical Construction Of the Modern Subject. Springer, 2017.
- La fantasía de la individualidad. Sobre la construcción sociohistórica del sujeto moderno. Katz, Buenos Aires, 2012.[6]
- Arqueología de la Identidad. Akal, Madrid, 2002.
- Los primeros agricultores de la Península Ibérica. Síntesis, Madrid, 1999.
- Mujeres, hombres, poder. Subjetividades en conflicto. Traficantes de Sueños, Madrid, 2015.[7]
- Estudos sobre os Awá: caçadores-coletores em transição. IWGIA y UFMA, São Luis, MA, Brasil, 2013.
- ¿Desean las mujeres el poder? Cinco reflexiones en torno a un deseo conflictivo. Minerva, Madrid, 2003.[8]
- La construcción de la subjetividad femenina. Instituto de Investigaciones Feministas, Madrid, 2000.
Erreferentziak
Kanpo loturak
https://ucm.academia.edu/AlmudenaHernando
https://web.archive.org/web/20191023175732/https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2019-01-22/hasieran_denek_talde_identitatea_genuen.htm