Italian "brugola" bezala ezagutzen da, Egidio Brugola 1926an sortu zuelako. Jatorriz Allen giltzak Allen Manufacturing Companyaren marka erregistratua zen (Connecticut, 1943). Aurretik, 1936an Bauer & Schaurte Karcher konpainiak, Neussen (Alemania) sistema patentatua zuen; horregatik munduko toki askotan sistema Inbus (Innensechskantschraube Bauer und Schaurte) bezala ezagutzen da. Lantegi horrek Alemanian eta Herbehereetan patentatu zuen.