Alistair Mackay

Alistair Mackay

Bizitza
JaiotzaCarskey House (en) Itzuli1878ko otsailaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaTxuktxien itsasoa1914ko otsailaren 15a (35 urte)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Watson's College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biologoa, polar explorer (en) Itzuli eta bidaiaria
Jasotako sariak

Alistair Forbes Mackay (Argyllshire, Eskozia, 1878ko otsailaren 22a - Ozeano Artikoa, 1914ko otsailean) mediku eta esploratzaile polar eskoziarra izan zen, Hego polo magnetikora iritsi ziren hiru esploratzailetako bat izateagatik —Douglas Mawson eta Edgeworth David irakaslearekin batera— ezaguna.

Biografia

Gordon Highlanders-en 92. erregimentuko Forbes Mackay koronelaren semea, Edinburgon ikasi zuen eta gero Dundee-ra joan zen, non Patrick Geddes eta D'Arcy Wentworth Thompson irakasleekin zoologia eskolak jaso zituen.

Hego Afrikan soldadu eta Robert Baden-Powell-en poliziaren partaide izan ondoren, medikuntzako azken azterketa gainditu zuen zirujau titulua lortzeko.

Ezkongabea izanik, lau urte eman zituen Royal Navyn erretiratu aurretik, eta hogeita bederatzi urte zituela zirujau laguntzaile gisa Ernest Shackleton-ek zuzendutako Nimrod espedizioan sartu zen. Espedizio horretan, Edgeworth David-ekin eta Douglas Mawson-ekin Hegoburura iritsi zen.

1913an Mackay Karluk itsasontzian Vilhjalmur Stefansson-en espedizioan parte hartu zuen, kanadiar gobernuak antolatua Elisabet Erreginaren uharteetako mendebaldeko eskualdea aztertzeko. Robert Bartlett kapitainak zuzendutako Karluk itsasontzia izotzak blokeatu eta gero suntsitu eta hondoratu egin zen izotz blokeen mugimenduen ondorioz, Mackay eta beste hiru tripulatzaile hipotermiaz hil ziren Artikoko Wrangel uhartera edo Herald uhartera iristen saiatu ziren bitartean.