Alicia Ortiz Oderigo (Buenos Aires, Argentina, 1909 – 1984) argentinar idazlea, saiakeragilea, kazetaria eta feminista izan zen.[1][2]
Bizitza
Gainbeheran etorritako familia argentinar ospetsu batetik zetorren. Sei haurride izan ziren, tartean Nestor Ortiz Oderigo idazle eta musikologoa.[3]
Letrak ikasi zituen Buenos Airesko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean eta Goi Mailako Ikasketen Institutu Librean.[4][5]
Alderdi Komunistako militantea izan zen, baina 1947an hartu zuen urruntzeko erabakia.
1953an, Boliviara joan zen, 1952ko iraultza boliviarrari buruzko erreportaje bat egitera, editorea zen senarrak halaxe eskatuta, eta horrek Amanecer en Bolivia liburua ekarri zuen.[5] Senarra Hernán Siles Zuazoren aholkulari gisa Bolivian lanean ari zen bitartean, hitzaldi sorta bat eman zuen unibertsitatean, eta horren ondorioz sortu zen Dos siglo de literatura europea eskuizkribu sorta.
Lanak
- La mujer en la novela rusa.
- Stefan Zweig, un hombre de ayer.
- Sinclair Lewis, un espíritu libre frente a la sociedad norteamericana.
- Una visita a Europa.
- Por las calles de Italia.
- Amanecer en Bolivia (1953).
- Dos siglos de literatura europea.[6]
- Sobre la literatura y el arte, 1946 (itzultzailea).
Bizitza pribatua
Carlos Dujovne editorearekin ezkondu zen eta Alderdi Komunistan militatu zuen. Bikoteak bi alaba izan zituen, horietako bat Alicia Dujovne Ortiz idazlea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Alicia Ortizen lanak WorldCat-en.