Alexandre Alberto da Rocha de Serpa Pinto (Tendais, Cinfaes, 1846ko apirilaren 20a - Lisboa, 1900eko abenduaren 28a) portugaldar esploratzailea izan zen . Madagaskarren ibili ondoren (1868), Kongo eta Zambezi ibaien arteko lurraldea esploratu zuen, eta bi ibaien adarrak ere aztertu zituen (1877). Kalahariko basamortua igaro zuen, eta Pretoria eta Durbaneraino heldu zen. 1889an, Mozambikeko gobernari izendatu zuten, eta Angola anexionatu nahi izan zuen. Alabaina, Ingalaterra aurka jarri zitzaion, eta Zambezi ibairaino atzeratu behar izan zuen.
Erreferentziak