Alexandre Yersin (Aubonne, 1863ko irailaren 22a - Nha Trang, Frantziako Indotxina, gaurko Vietnam, 1943ko martxoaren 1a) frantziar-suitzar bakteriologoa izan zen. Pasteur Institutuan Rouxen lankide izan zen difteriaren toxinari buruz egin zituen ikerketetan. 1894an izurriaren baziloa aurkitu zuen, ia Kitasatoren aurkikuntzaren garai berean; Pasteurella pestis, Yersinia pestis edo Yersin-Kitasatoren baziloa izenez ezagutzen da harrezkero. Pasteur Institutuko zenbait lantalderen zuzendari izan zen Indotxinan. Hala, oihana ikertzeko eta esploratzeko bidaiak egin zituen, kina-arbolak hango girora egokitzen saiatu zen, eta kautxu-landaketen lehen bultzatzaileetakoa izan zen.
Erreferentziak