Alex Wyllie
| Alex Wyllie | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Christchurch, 1944ko abuztuaren 30a | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Picton (en) | ||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
| Heziketa | St Andrew's College (en) | ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala | ||||||||||||||||||||||
| Pisua | 102 kilogramo | ||||||||||||||||||||||
| Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||||||||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||
Alexander John "Grizz" Wyllie (Christchurch, 1944ko abuztuaren 30a – Picton, 2025eko martxoaren 22a) zeelandaberritar hamabosteko errugbilari eta entrenatzailea izan zen hirugarren lerroko postuan aritzen zena.
Bere jokalari ibilbidea Glenmark Rugby Club-en hasi zuen. 1964tik 1979ra, 210 partida jokatu zituen probintziako txapelketan Canterbury Rugby Football Clubekin, eta ehun bat aldiz izan zen kapitaina. Taldeak Ranfurly Shield irabazi zuen 1969 eta 1972an.
1970ean Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin debutatu zuen Hegoafrikara egindako biran. 1973ra arte hamaika partida jokatu zituen selekzioarekin eta bi aldiz izan zen kapitaina.
1982an Canterburyko entrenatzaile izendatu zuten eta 1986an Zeelanda Berriko hautatzaile eta 1987ko Munduko Errugbi Txapelketan Brian Lochore entrenatzailearen laguntzaileetako bat izan zen. 1988an All Blackseko entrenatzaile izendatu zuten. 1991ko Munduko Errugbi Txapelketan porrot egin ondoren dimisioa eman zuen eta 1999an Argentinako errugbi selekzioko entrenatzaile izendatu zuten.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Former All Black and coach Alex ‘Grizz’ Wyllie dies» RNZ 2025-3-23 (kontsulta data: 2025-3-23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.