Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati-hargailua (1896).
1877anmatematika-ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko Unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerraontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertzalemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak).
1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorpena frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen.
Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta hark egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.