Aleksandr Vladimirovitx Dziuba[1] (errusieraz: Александр Владимирович Дзюба; Rostov Don, 1990eko uztailaren 16a) errusiar hizkuntzalari eta itzultzailea da[2], gaztelania eta galiziera aztertzen dituena.
Bizitza
Rostov Don hirian jaio zen 1990ean[2]. Filologia hispanikoa ikasi zuen Errusiako Hegoaldeko Unibertsitate Federalean eta gero irakasle gisa aritu zen[3]. Masterra Cádizko Unibertsitatean egin zuen[3]. Ondoren, Coruñara joan zen Hizkuntza Eskola Ofizialean elkarrizketa-laguntzaile lanetan aritzera[2]. Galizieraz interesatuta, hizkuntza hori ikasten hasi zen[2].
Gztelaniaren erabilera publizitatean aztertu zuen[4]. Galiziera-errusierazko lehen hiztegia editatu zuen, 11.000 sarrera inguru dituena eta sarean dohainik eskuragarri dagoena. Bigarren edizioa prestatzen du, 40.000 sarrera biltzeko asmoarekin[5].
Boris Pasternaken Zhivago doktorea eleberria galizierara itzuli zuen eta Galaxia argitaletxeak argitaratu zuen 2024an[6].
Lanak
Artikuluak
- Los juegos de palabras en la publicidad de aerolineas españolas e hispanoamericanas: una propuesta de clasificación (2017)[4]
Hiztegiak
- Dicionario galego-ruso / Галисийско-русский словарь (2021)[5]
Itzulpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak