Alejandra Oliveras

Alejandra Oliveras

Bizitza
JaiotzaEl Carmen (en) Itzuli1978ko martxoaren 20a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSanta Fe2025eko uztailaren 28a (47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera155 zentimetro

Alejandra Marina Oliveras (El Carmen, Jujuy, Argentina, 1978ko martxoaren 20aSanta Fe, Argentina, 2025eko uztailaren 28a) boxeolaria, aktibista soziala, filantropoa eta influencerra izan zen. Emakumezkoen boxeoko profesional gisa, munduko sei koroa lortu zituen, Munduko Boxeo Kontseiluko (WBC) superoilar pisukoak, WBAko luma pisukoak eta WBCko pisu arinekoak barne. Ibilbidean 33 garaipen, hiru porrot eta bi berdinketa lortu zituen.[1][2][3]

Hasiera-hasieratik, solidarioki jardun zuen jantokiekin eta gizarte-taldeekin. 2020. urtean, COVID-19 pandemiaren ondorioz, Santo Tomé hirian (Santa Fe probintzian) kokatu zen, eta, han, bere lagunekin batera, Team Locomotora sortu zuen. Elkartasun-talde horrek gizarte-lan handiari ekin zion, eta, haren bidez, elikagaiak biltzen zituen, askaldegietan laguntzeko. Gainera, boxeo eskolak zuzendu zituen hainbat herritan, baliabide gutxiko gazteei boxeora hurbiltzeko aukera emateko.[4][5]

Ibilbidea

Boxeolari

Alejandra «Locomotora» Oliverasek 2005. urteko abuztuaren 12an egin zuen debuta profesionala, General Levalle-n (Kordoba), María del Carmen Potenzari knock-out bidez irabazi zion. 2006. urteko maiatzaren 20an, WBCko superoilar pisuko munduko txapeldun izendatu zen, orduan ere Tijuanan (Mexiko) Jackie Navari knock-out irabazi ondoren. Bi defentsa arrakastatsu egin ostean, titulua galdu zuen Marcela "La Tigresa" Acuñaren aurka, 2008. urteko abenduaren 4an, Buenos Aireseko Luna Park-en izandako borroka gogoangarri batean.

2011. urteko otsailaren 18an Mónica Acostari irabazi zion, aho batez hartutako erabakia izan zen. 2011. urteko abuztuaren 12an, WBAko luma pisuko munduko txapelduna izendatu zen, Liliana Palmera garaitu zuenean, Rio Cuarton, eta 2012. urteko urtarrilaren 5ean WBOko luma pisuko munduko titulua lortu zuen, Jessica Villafranca garaitu baitzuen San Antonio de Areco-n. Titulu hori bost aldiz defendatu zuen arrakastaz.

2013. urteko urriaren 11n bere laugarren munduko koroa lortu zuen, ordukoan WBCko pisu arineko koroa, Lely Luz Flórez garaituta. 2014. urteko azaroaren 15ean, Boxeoko Munduko Kontseiluaren (CMB) titulu superarina galdu zuen Erica Farías herrikidearen aurka, zatitutako epai baten ondorioz.

2017. urteko apirilaren 8an, puntukako hamar roundetan Lesly «La Explosiva» Morales garaitu zuen Cutral Co hirian (Neuquén) eta WPCko (Munduko Pugilismo Batzordea) Munduko Superluma Txapelduna izendatu zen eta bere bosgarren titulua lortu zuen “Enrique Mosconi” Udal Gimnasioan.[6]

2018. urtearen bukaeran, «mendeko borroka» proposatu zuen, hau da, gizon boxeolari baten denbora berean borrokatzea, 3 minutuko 12 asalto, emakumeek 2 minutuko 10 asalto borrokatu ohi zituten eta.

2019. urteko maiatzaren 11n, Oliverasek Lesly Morales garaitu zuen, nock-out teknikoa zela eta zortzigarren roundean, eta horrela munduko titulua lortu zuen Munduko Pugilismo Batzordean.[7]

Politikari

2021. urtean politikan hasi zen Unite Santa Fe alderdiarekin, Diputatu Nazionalerako hautagai zerrendan.[8]

2023. urteko apirilean, Patricia Bullrichen hauteskunde-kanpainan parte hartu zuen, eta, irabaziz gero, Kirol Ekitaldietako Segurtasunaren Zuzendaritza Nazionalean parte hartuko zuela aipatu zen.[9]

2025. urtean, Oliveras Itxaropenaren Fronteko zerrendaburua izan zen, botoen % 5,6 lortu zuen, eta Santa Feko Konbentzional Konstituziogile izateko hautatua izan zen. Hala ere, ez zuen kargua bere gain hartu, uztailaren 14an, Konbentzioa hastekoa zen egun berean, ACV istripu zerebrobaskular iskemiko baten ondorioz hil baitzen.[10][11][12]

Ibilbide osoan zehar hiri askotara joan zen gaztetxoei boxeo kirolari eta bizi aholkuei buruzko hitzaldi motibazionalak ematera.

Telebista

Urtea Izenburua Oharrak
2007 Showmatch: bailando por un sueño 2. kanporatua
2021 El Gran Premio de la Cocina Famosos 2. kanporatua
2025–2026 En el barro Rocky

Heriotza

Oliveras 2025. urteko uztailaren 28an hil zen, 47 urte zituela, Santa Fe hiriko Jose Maria Cullen Ospitalean, bi aste lehenago, uztailaren 14an, izandako istripu zerebrobaskular iskemiko baten ondorioz.[13]

Erreferentziak

  1. «Muere la boxeadora Alejandra 'Locomotora' Oliveras tras sufrir un accidente cerebrovascular a los 47 años» 20 Minutos 2025-07-28.
  2. «Elecciones PASO 2021 | Una gloria de la Selección, una boxeadora campeona del mundo y varios futbolistas: quiénes son los precandidatos que vienen del deporte» Todo Noticias 2021-09-12.
  3. «Murió Alejandra “Locomotora” Oliveras a los 47 años: había sufrido un ACV isquémico» LA NACIÓN 2025-07-28.
  4. «Locomotora Oliveras dio una clase de boxeo a los bomberos» Uno Santa Fe 2021-06-22.
  5. Redacción Clarin. (2025-07-28). «Murió: Alejandra Locomotora Oliveras: la inolvidable noche de Tijuana en que un nocaut la metió en la historia grande del boxeo argentino» Clarín.
  6. En diez rounds, Alejandra Oliveras ganó en Cutral Co el título Superpluma. 2017-04-09.
  7. Chansard, Gastón. (2019-06-06). «Igualdad, a trompadas y convicción» Pausa.
  8. «Murió Alejandra “Locomotora” Oliveras a los 47 años: había sufrido un ACV isquémico» Crónica 2025-07-28.
  9. Sebastián Volterri. (2024-04-16). «La Locomotora Oliveras fue contratada por el Ministerio de Seguridad: qué función realizará» infobae.
  10. «Reforma constitucional en Santa Fe: Alejandra “Locomotora” Oliveras encabeza una de las listas de convencionales» www.airedesantafe.com.ar.
  11. «La “Locomotora” dio el batacazo: Oliveras entra a la Convención Constituyente» Uno Santa Fe.
  12. «Santa Fe: cómo será el proceso para reemplazar a Locomotora Oliveras en la Convención constituyente» LetraP.
  13. «Murió a los 47 años Alejandra “Locomotora” Oliveras, campeona mundial e ícono del boxeo argentino» Todo Noticias 2025-07-28.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.