Aldez aurreko karenahaurdunaldiaren konplikazio bat da, non karena (plazenta) erabat edo partzialki ezartzen edo desplazatzen baita umetokiaren behealdean, eta, hala, umetoki-lepoa (zerbix) itxi baitezake.[1][2] Oro har, bigarren edo hirugarren hiruhilekoan gertatzen da, baina lehenengo hiruhilekoaren azken zatian ere gerta daiteke. Aldez aurreko plazenta erditze aurreko odoljarioaren kausa nagusietako bat da, eta fetua erditzeko bidetik ateratzea eragozten du.[3]