Aldentze-antsietatea pertsona bat beste norbaitengandik banandua izateko beldurrak eragindako antsietatea da; bereziki, haurrak, sei-hamar hilabete bitartean, gurasoengandik banandua izateko beldurrez bizi duena.[1] Adin-talde guztietan gertatzen den arren, aldentze antsietate-nahasmendua ohikoagoa da helduetan (biztanleriaren % 7 inguru) haurretan baino (biztanleriaren % 4 inguru).[2]