Urretxindor bat abesten.
"Aldapeko" abestia edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abestia, garai modernoetan bertsio asko jaso dituen abesti herrikoia da.
Sagardogintzan , kirikoketa jotzearekin batera abesten zen doinu batean izan lezake jatorria[ 1] .
Bertsiorik ezagunenak, agian Oskorri taldearenak (The Pub Ibiltaria 1 ) eta Kalakan taldearenak. Azken hauek bere kabuz eta Madonnarekin grabatu eta zuzenean ere jo egin dute, "Sagarra jo" izena emanda[ 2] .
Hitzak
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan ,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari[ 3] [ 4] .
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Mende huntan
jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
zuk maitea har ezazu
ene pena hori!
Erreferentziak
Kanpo estekak