Aldanaren etxea, gaztelaniaz Casa de AldanaCáceres hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen gotiko estiloko etxe gotortua da; elementu mudejar ditu.
Historia
XIV. mendean eraikia izan zen. Haren historian zehar aldaketa eta erreforma asko ezagutu ditu. Aldana familia Cáceresera Galiziatik heldu zen; agina Aldanatar ezagunena Lorenzo de Aldana izan zen, Perúko konkistan nabarmendutako militarra. Egindako erreformen ondorioz, fatxadaren ezaugarri asko galdu egin ditu. Oraindik Aldana familiaren Lis lorea duen armarria ikus daiteke. Gaur egun, eraikina Espainiako Ondare Historikoa bezala babestuta dago.[1][2]
Erreferentziak
↑1949ko apirilaren 22ko dekretua eta 16/1985 Legea.