Aldabe plazatxoan hasten da eta Ziudadela plazan amaitzen da.
Luzera
200 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 21 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 34raino.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, aldabe hitzak aldaparen oinean esan nahi du. Aspalditik hala esan izan zaio Errementari kalean azken zatiaren inguruetan dagoen tokiari.
Trafikoa
Errei bakarreko kalea da.
TAO gunea
Gasteizko aparkalekuen ordenazioaren arabera kale hau 2B gunean dago eta aparkaleku guztietan "eremuko txartela duten egoiliar eta merkatariek denbora mugarik gabe aparkatu ahalko dute beraietan; beste ibilgailu batzuk ere aparkatu ahal izango du, tiketa eskuratuta"[2].