Albuminak[1] odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin batera. Uretan disolbagarriak dira eta hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoaz gain sufrea ere badute. Gibelak sintetizatzen ditu.
Proteina hauen ohiko odol-kontzentrazioa 3,5-5 gramo dezilotrokoa (gr/dL) da.
Albuminek molekula txiki asko garraiatzen dituzte odolean (bilirrubina, kaltzioa, hormonak, gantz-azidoak, botikak...).
Proteina globular guztien antzera haien egitura tertziarioak itxura esferikoa du, kate polipeptidikoak uraren aurrean tolesten direlako.
Albuminaren pisu molekularra 67.000 daltonekoa da, 585 aminoazidoak ditu eta pH basikoa (pH=8).
Hiru albumina mota daude:
- oboalbumina, arrautza-zuringoan dagoena eta oso nutritiboa dena
- laktoalbumina, esnean dagoena. Aminoazido sufredun ugari ditu.
Hainbat gaixotasunaren ondorioz seroalbuminaren kontzentrazioa jaitsi daiteke: gibeleko zirrosia (gibelak ez baitu sintetizatzen), desnutrizioa, nefrosi-gaitzak (gehiegi iraizten denean), heste-gaitzak, etab.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008], [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016] eta [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
Kanpo estekak