Arrazionaltasuna, zehaztasuna eta espazio sendoak dira Campo Baezaren obraren ezaugarri nagusiak. Arkitektura irakatsi du Espainian zein Europako beste zenbait herrialdetan, eta aski ezagunak dira haren liburu eta artikuluak. Madrilen eginiko bi ikastetxe (San Sebastian de los Reyesko eskola publikoa, 1983; eta San Fermín eskola publikoa, 1985), Mallorcako Berrikuntza Teknologikoen Zentroa (1995) eta Granadako Caja Generalen eraikina (1996) ditu obrarik ezagunenak.
Adituen iritziz, XX. mende amaierako Espainiako arkitektorik garrantzizkoenetakoa da Campo Baeza; Julio Cano Lasso eta Sáenz de Oizaren parekoa.