Albertia mendia Legution dago, Arabako iparraldean. 868 metroko garaiera du. Inguruko mendien artean Jarindo dago (895 m), 1.8 km-tara.
Igotzeko bi bide nagusi daude: Landatik (ordubete) eta Legutiotik (ordu eta laurden).
Espainiako Gerra Zibilean eraso gogorrak izan ziren mendi honen inguruetan. EAE-ANVkoak eta CNT-ko anarkistak izan ziren mendi hauetan bizia utzi zuten gudari eta miliziano gehienak. Urtero-urtero uztailaren lehen igandean EAE-ANVk bere gudariei omenaldia egiten die Albertiako landetan. Halaber, honen omenez Zarauzko (Gipuzkoa) institutu eta aterpetxe batek mendi honen izena darama.