Albaniako poni

Albaniako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Albania
SinonimoakAlbaniako zaldia

Albaniako ponia, (albanieraz: Kali shqiptar), Albaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Albaniako zaldi mota hau, bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean sartzen da. Albaniako ponia da herrialdeko benetan bertakotzat jo daiteken zaldi arraza bakarra, nahiz eta mendetan barrenean beste hainbat arrazekin nahasketa jasan duen.

Albaniako ponia Balkanetako zaldi arrazen sailkapen taldean kokatzen da. Bertan Bosniako ponia, Arravani, Ainosko zaldia, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia zein Pindoko ponia daude.

Arraza hau landatar, indartsu eta lanerako aproposa izateko ospea handikoa da. Gaur egun bereziki tiro-zaldia bezala erabiltzen da. Abere hauek daukaten tamainarako oso indartsu dira.

Albanian zabalduen dagoen zaldi arraza da.

Albaniako zaldiaren bi aldaera daude[2]: Myzeqe izenekoa aldaera handiena da, eta "mendikoa" deritzotena berriz txikiagoa. Albaniako zaldia aitzinean gehiago erabiltzen zen zela zalditzat edo zama abere bezala nekazaritza lanentzat baino.

Herrialdean zabalduen dagoen zaldi arraza da.

Azpiarrazak

Albaniako zaldia gurdi batetik tiraka

Esan bezala Albaniako poniak bi azpi-arraza ezberdin dauzka[3];

  • Mendiko Albaniar ponia: (130 cm. inguru soin gurutzera). Poni hauek txikiagoak izan arren oso zaldiak dira mendiko parajetan bizi eta lan egiteko, iraupen handikoak.
  • Myzequekoa: (135-140 cm. soin gurutzera). Myzeque-a Albaniako izen bereko eskualde lauaren zaldia da. Myzeqea mota oso ona da tarte luzeak ibiltzeko. Zaldi gogorra da eta zela zaldia aparta[4].

Hala ere azken hamarkadetan bi azpi-arrazak etengabe gurutzatu dira elkarrekin eta haren ondorioz gero eta ezberdintasun gutxiago dago haien artean[5].[6]

Arrazaren historia

Albaniako ponia zela zaldia bezala

Albaniako lehendabiziko poniak, arrazaren arbasoak, seguruen tarpanetik oso gertu zeuden[7].

Albania Otomandar Inperioaren mende egondako denboran bertako poniak erruz gurutzatu zituzten inbaditzaileen arabiar zaldiekin.

Albaniako bertako poni hauen jatorrian, Balkanetan izandako inbasio ezberdinen ondorioz, aitzinetik elkarrekin gurutzatutako jatorrizko tarpanak, turkomandar zaldi zein mongoliar zaldiak zeuden.

1940. urtetik aurrera, arraza berriro asko gurutzatu zuten arabiar zaldiekin[8].

1947. urtetik aurrera, Bigarren Munduko Gerra eta gero, Albaniako poniak Haflinger zein Nonius arrazekin asko gurutzatu zituzten altuera handitzeko [2]. Gerra eta gero, Komunismoaren garaian, Albaniako nekazaritzaren mekanizazioa baino lehen, zaldia garrantzi handikoa izan zen herrialdeko ekonomian[8].

Zaldia baita ere Albaniako armadarentzat funtsezkoa izan zen hamarkadetan, oso menditsua den herrialde batean. 1974. urtean oraindik ere armadak zaldi ugari erabiltzen zituen[8].

Gaur egun zaldi hauek Hutsul ponia, Bosniako ponia zein Rodopetako Karakacan zaldiekin zer ikusirik handia daukate.

Albaniako ponietan oinarritutako Skanderbego Erresumaren zalditeria inbaditzaile otomandarren aurkako indar militar beldurgarria izan zen.

1980. urtetik aurrera Albaniako zaldien kopurua asko handitu da.

1990. hamarkadaren hasieran Albaniako zaldien kopurua handitu eta arrazaren ezaugarriak baserriko lanetan laguntzeko hobetzeko lanak azkartu ziren. Horretarako zaldirik hoberenak Shkodërko Gune Zooteknikoa bezalako etxalde berezietan biltzen dituzte eta hantxe bertako arraza hobetzeko hazitarako abereak sortzen dituzte.

Gaur egun arrazarekin lanean dabilenen zaldizainen helburua kopurua handitzeaz gain, beraien lanerako gaitasuna handitzea da. Horretarako jarraitzen dute Albaniako zaldiak arabiar zaldi, nonius zaldi zein Haflingerekin nahasten. Haren ondorioz antzinako Albaniako ponien ekotipoa arriskuan dago.

Ezaugarriak

Albaniako poniak mendian. Mendiko azpiarraza.
  • Buruaren soslaia zuzena da, belarri txikiekin.
  • Altuera soin gurutzera Delachaux gidaren arabera: 124 eta 143 cm artean[9]. CAB International-ek berriz 127 eta 130 cm artean ezartzen du. Myzequea aldarera, mendikoa baino handiagoa dena, 132 eta 142 cm artean kokatzen da.
  • Buruaren perfila zuzena da, belarri txikiekin.
  • Pisua: Oro har 260 eta 304 kg artean. Male: Zaldiak 304 kg inguru. Behorrak 260 kg inguru.
  • Kolorea: Ohiko kolorea oso gaztainara iluna da, nahiz eta beste zenbait kolore ere ematen diren zaldi hauen artean.
  • Gorpuzkera: Zaldi albaniarrek poni zaharren ohiko "zela" daukate bizkarrean. Hanka motz eta indartsuak, bereziki atzekoak, eta apatx zailduak.
  • Makurtutako ipurgaina ondo sartutako isatsarekin.
  • Apatxak oso gogorrak dira.
  • Erabilera: Myzeqeako zaldia bereziki indartsua da bere tamaina kontutan hartuz eta urrats luzeko zaldia da. Haren ondorioz estimatua da zela zaldia bezala eta tarte luzeak egiteko. Albaniako zaldiak zelarako, gurdietatik tiratzeko zein baserri lanetarako erabiltzen dira.

Albaniako ponia mugimendu askekoa da, eta oso ondo moldatzen da leku gaitzetan. Gaixotasun aurrean indartsu eta jasan handikoa da.

Arrazaren erabilerak

Tiro-zaldia bezala erabiltzen da, zalgurdi txikietan. Baita zama aberea bezala mendiko bideetan. Zela-zaldia da baita ere. Behorrak astoekin gurutzatzen dira mandoak lortzeko.

Arrazaren egoera

1980. urtetik aurrera, Albaniako zaldien kopurua asko handitu da. 1990. urtetik aurrera neurriak hartu zituzten arraza nekazaritzako lanetarako hobeto egokitzeko. Egun lan honekin jarraitzen da espezializatutako hainbat atxaldetan. Aditu batzuen arabera ordea, arrazaren aukeraketa ez dago ondo antolatuta eta arrazaren hainbat ezugarri galtzeko zorian dago.

Albaniako zaldien %70 Albaniako poniak dira. Gehiago mantendu dira eskualde menditsuetan.

Erreferentziak

Albaniako ponia zalgurdi batetik tiraka

Kanpo estekak