Jatorriz XIX. mendearen amaieran, pogromen ondoren, Frantziara emigratu zuen Ukrainako familia judu batekoa zen. 1962an Michèle Martinet irakaslearekin ezkondu zen; Michèle Gilles Martineten alaba zen, kazetaria eta Europako Parlamentuko diputatu sozialista izandakoa. Emmanuel Krivine orkestra-zuzendariaren lehengusua zen Alaine, bestetik. Condorcet lizeoan ikasi zuen, eta gero Parisko letren fakultatean, Historian lizentziatu zen. Voltaire lizeoko historia irakasle agregatua, Hachette argitaletxeko erredakzio idazkari izatera pasa zen (1966-1968). 1968ko maiatzean Frantzian ezaguna egin zen. Egun horien ondoren Verdunensoldadutzan hasi behar izan zuen. Parisera itzuli eta 1970etik aurrera kazetari gisa sartu zen Rouge egunkarian.