Akrostikoa (grezierazko ἄκρος akros, muturra, eta στίχος stikhos, lerroa edo bertsoa), olerki bat da, non bertso bakoitzeko hasierako, erdiko edo amaierako hizkiek, bertikalean irakurriak, hitz edo esaldi bat eratzen duten. Hedapenez, akrostiko, hizki horiek osaturiko hitzari ere deitzen zaio. Literatura asmakuntza hau, bereziki, forma bihurrienak gehien erabili diren garaietan hedatu da, literatura barrokoan kasu.
Antzinakoak
Kristautasunaren hastepenetakoa da akrostiko ezagun bat, Mediterranio ekialdeko lehen kristauek grekeraz osatutakoa, kristauen jainkoa gurtzekoː Jesukristo, Jainkoaren seme eta salbatzaile.
Ιησούς I esous Jesus
Χριστός CH ristos Kristo
Θεού TH eou Jainkoaren
Υἱός Y ios seme
Σωτήρ S oter salbatzaile
Grekerazko akrostikoak ΙΧΘΥΣ (ICHTHYS) ematen du, arraina grekeraz, eta arraina kristautasunaren sinboloa zen garai hartan.
Euskaraz ezagutzen den lehen akrostikoa Pierre Argaiñaratz idazleak utzi zuen Noelac bere liburuan XVII. mendean, bere adiskide Joanes Etxeberri Ziburukoaren omenez. Bertso batekin osatzen den akrostiko bitxia da, letra bakoitza errepikatzen baita larriz eta xehez Etxeberriren izena ematekoː EeTtÇçHhEeBbEeRrRrIi (orduko grafian).[1]
Beste akrostiko xelebre bat, adibide gisa, Joxantonio Ormazabalen poema edo igarkizun hau, tipografiaren hutsuneekin ere jokatzen duena UDABERRIA osatzeko:
negUaren
onDoren
dAtor
Bere
Eguzki
epelaRekin
loRez
jantzIta
kAntari
Pello Mari Otañobertsolariak1901ean Jose Mari Aldasoro lagunari Ongi-etorriyabertso akrostiko pare bat idatzi zizkion. Lerro bakoitzaren lehenengo letra hartu eta goitik behera irakurtzen bada, "Jose Mari Aldasoro" izena irakur daiteke.[2][3]