Aitor Mendizabal Badiola, pilota arloan Mendizabal III.a deituraz ezaguna (Antzuola, Gipuzkoa, 1989ko urtarrilaren 3a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,69 metro luze da, eta 69 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2011ko uztailaren 17an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan; azkena, berriz, 2019ko azaroaren 30ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1]
Amateur eremura itzulita, 2020ko urtarrilean Garfe enpresarekin egin zuen kontratua.[2]
Kirol lorpenak
- 2016:
- 2011:
- 2007:
- Diario Vasco torneoko txapelduna.
- Elgetako torneoko txapelduna.
Estatistikak
2015eko azaroaren 1ean, zenbaki hauek zituen Mendizabalek, bere enpresaren webguneko fitxan jasota dagoenez:
Jokatutako partidak
|
Irabaziak
|
Galduak
|
Aldeko tantoak
|
Aurkako tantoak
|
222
|
125
|
97
|
3896
|
3574
|
Erreferentziak
Kanpo loturak