Aitor Mendizabal Ituarte (Caracas, 1949; bere izenpez Aitor de Mendizabal), Venezuelan jaiotako eskultore donostiarra da.
Haurra etorri zen bere familia Donostiara, eta hiri honetan eta Arrangoitze artean bizi izan da harrezkero. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Erroman eta Carraran.
Lanak
Bere lanik ezagunenetakoak Donostiako kaleetan daude: Ateak, Irun plazako multzo eskultural-arkitektoniko bat; eta Oroimena-Memoria eskultura, terrorismoaren biktimen omenezkoa, Alderdi Ederren.
Erreferentziak
Kanpo estekak