Ainhoa Nadia Douhaibi Arrazola (Oñati, 1983) gizarte hezitzailea, ikertzailea eta idazlea da. Arrazismoa eta islamofobia ditu hizpide.
Biografia
Gizarte hezitzaile eta bitartekari kulturala izan da urteetan, eta arrazakeriaren aurkako aktibista izan da Tanquem els Cie, Bartzelonako Assemblea Antiracista eta Stop Deportaciones kolektiboetan. Horrez gain, Universitat Oberta de Catalunya-ko irakasle gonbidatua ere bada. 2014ean Dejadnos crecer. Menores migrantes bajo tutela institucional liburuan parte hartu zuen, berak idazten duen kapituluan bere esperientzia kontatzen du. Izan ere, bi urtez aritu zen Bartzelonan haur etorkinei harrera egiteko zerbitzu baten.[1] 2019an, Salma Amazian-ekin batera La radicalización del racismo. Islamofobia de Estado y prevención antiterrorista liburua idatzi zuen.[2][3][4][5]
Argitalpenak
Liburuak
- La radicalización del racismo. Islamofobia de Estado y prevención antiterrorista (Cambalache, 2019).[6]
Liburuetako kapituluak
- "Lo que no tendría que volver a pasar. El dispositivo nocturno de primera acogida para menores no acompañados en Cataluña" (Virus, 2014)[1]
Kazetaritza artikuluak
- La Audiencia Nacional y los derechos de los presos musulmanes en las cárceles españolas. A propósito de la prohibición de un libro (El Salto, 2021).[7]
- Deportar o linchar a menores: la falsa paradoja del racismo (El Salto, 2019).[8]
- THUG LIFE: The Hate U Give Little Infants Fucks Everyone (El Salto, 2019).[9]
- La ciutat contra els infants rebels (Directa, 2019).[10]
- No beure Coca-Cola, no celebrar Sant Jordi o esborrar-se els tatuatges són indicadors de "daricalització islamista", segons els mossos (Directa, 2018).[11]
- L’aparel ideológic d´un model "islamófob" (Directa, 2018).[12]
Erreferentziak
Kanpo estekak