Aihotzaaizto handi bat da, ezpata baino laburragoa. Normaleran, ez da 60 cm-ra iristen eta aho bakarrekoa da. Belarra eta azukre kanabera mozteko, landareen inausketarako eta oihanean aurrera egin ahal izateko erabiltzen da.
Oro har, ahoa oso zorrotza da aiztoaren muturretik gertuen dagoen zatian. Punta armaren gainontzeko zati guztien gainetik dago eta aurrealdeak goitik beherako bihurgunea du.
Badago beste aihotz mota bat, aurrealdea zorrotza duena eta bi aldeetatik azken zatian zorrozten dena. Sastrakak eta belarra mozteko erabiltzen da bereziki.
Filipinak uharteetako boloa oso antzeko tresna da, baina haren orria asko zabaltzen da puntara heltzean, mozten duen zatian astunagoa egiteko. Armatzat erabili zen espainiarren aurkako Filipinar Iraultzan, eta, geroago, Filipinar-estatubatuar Gudan, gerrilen arma esanguratsua izan zen.
Goloka Indonesiakoa da. Orria laburragoa eta sendoagoa du. Askoz eraginkorragoa da zuhaitzak dauden tokian.
Kukri nepaldarra. Antzerako lanetarako erabiltzen den orri kurboa da.