Tianjinen jaio zen 1912ko azaroaren 29an[1], klase ertaineko familia batean. Unibertsitateran ikasi zuen[2]. Graduatu ondoren, bere lehengusuaz maitemindu zen eta ume bat izan zuen. Familiak ez zuen harremana onartu, eta berak maitalea utzi zuen[3]. 1928an, hitzarmenezko ezkontza batean zegoen, baina protesta pertsonal gisa, etxetik alde egin zuen Shanghaira, zineman karrera egiteko[4][5].
Antzerki aktore gisa hasi zen Hego Txinako Antzerki Elkartean eta geroago Ezkerreko Dramaturgoen Ligan sartu zen. 1932an Mingxing Zinema Konpainian hasi zen[6]. 1933an Xiandai yi Nüxing liburua idatzi zuen. Urte berean liburua filmerako moldatu zuten. Istorioaren inguruko intriga izan arren, filmak ez zuen harrera ona izan kritikarien artean, iraultzan zentratuta baitzegoen[5]. Ai Xia Txinako zinemako ezkerreko mugimenduko bi emakume gidoilarietako bat izan zen[7].
1934an bere buruaz beste egin zuen opio gordina kontsumituz[3]. Txinako Errepublikan hori egin zuen lehen emakume aktorea izan zen[5][2].
Xīn nǚxìng filma bere bizitzan inspiratuta dago. Bertan antzeztu zuen Ruan Lingyu aktoreak ere bere buruaz beste egin zuen 1935ean, filma estreinatu eta gutxira[8][7].
↑ abc(Ingelesez)Colet, Cristina. (2015). «Three Chinese female screenwriters: Ai Xia, Zhang Ailing, and Peng Xiaolian» in Nelmes, Jill; Selbo, Jule Women Screenwriters: An International Guide. Palgrave Macmillan ISBN978-1-137-31238-9..