Aho-mukosa[1] ahoaren barrualdean dagoen mukosa da. Ezkatazko epitelio estratifikatuaz, "Ahoko epitelioa" deitua, eta lamina propria deituriko azpiko ehun konektiboz osaturik dago.[2] Batzuetan aho-barrunbea gizabanakoaren osasuna islatzen duen ispilu gisa deskribatu izan dute. Gaixotasunaren adierazgarri diren aldaketak ahoa osatzen duen aho-mukosan gertatzen diren aldaera gisa ikus ditzakegu, hala nola diabetesa edo abitaminosia, edo tabakoaren edo alkoholaren erabilera kronikoaren ondorio lokalak.[3] Aho-mukosak azkarrago eta orbain gutxiago sortuz sendatzeko joera du azalaren aldean.[4] Azpian dagoen mekanismoa ezezaguna da oraindik, baina ikerketek besikula estrazelularren eraginarekin loturik egotea iradokitzen dute.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak