Agustina Zugazti Donostian bizi izan zen emakume argazkilari interesgarria izan zen. Oso dokumentu historiko handiak utzi zituen.
Biografia
Ricardo Martín argazkilariarekin 1925ean Donostian ezkondu zen. Bien semea, Vicente Martín (1926-2016), argazkilaria izan zen baita ere. Ricardok, Donostian, Photo-Carte argazki-denda ospetsua sortu zuen. 1936an, baino, hil egin zen eta jarraipena bere emazteak hartu zuen. Agustina errepublikaren aldekoa izan zen eta urte haietako testigantza interesgarriak utzi zituen, besteak beste, frankisten sarrera Donostian erakusteko edo naziei frankistek egiten zien harrera erakusteko. Haren gerrari buruzko argazkiak mundu osoan ezagutu ziren. 1940an, frankistek dendaren izena aldatzera behartu zuten, gaztelaniaz jartzeko, Foto Car. Vicente semeak negozioari jarraipena eman zion, 1991 arte.[1]
Iruditegia
-
Frankistak Donostia okupatzen, 1936an.
-
Marokoko bisir nagusia Donostian, 1937an, agintari frankistekin batera.
-
Erbesteratu frantsesak Donostiako geltokian, 1940an.
-
Heinrich Himmler Donostian, 1940an.
-
Frankistek hilkutxa eramaten Kursaal aurrean.
-
Bainulariak Kontxan, 1940an.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak