1998an, aktore onenaren Zesar saria jaso zuen bigarren paperean, On connait la chanson filmerako. 2001ean, Le goût des autres bere lehen filmak, filma hoberenaren Zesara irabazten du. Jatorrizko gidoi edo egokitzapen oneneko lau Zesar gehituz, Zesar zeremonien emazte sarituena da gaur egun, guztira sei premiorekin.
Bestalde bi antzezlan idatzi eta antzeztu ditu Jean-Pierre Bacrirekin: 1992an autorearen Molièrea jaso zuen cuisines et dépendance, eta Un air de famille.
Biografia
Familia
Agnès Jaoui Tunisiako[1] familia judu batean jaio zen. “Komunista ez-marxistak, sionistak, modernoak eta oso askeak”, bere gurasoak Hubert Jaouiren (marketin-sormenean espezializatutako egilea eta trebatzailea) eta Gyza Jaouiren (transakzio-analisian aditua den psikoterapeuta[1] ) ziren.1956an, Tunisiak independentzia lortu eta, herria uzten dute, Hashomer Hatzaïr[2] juduen gazte-mugimenduaren israeldar kibbutz batendako. Bere gurasoek ez dute zerikusirik zinemarekin, baina biek idazten dute.[1]Horrez gain, Dominique Zardi aktorea bere aitaren lehengusua da.
Laurent Jaouiren arreba da, gidoilaria eta zuzendaria bera ere.
Gazteria eta prestakuntza
Urte bat kibbutzean egon eta, bere familia Parisera iristen da. Ikasle ona izanki, 1978an prestigiozko Parisko Enrike iv.a lizeoan onartuak izan ziren lehen nesketako bat izan zen. Bertan antzerki-klubean jokatzen hasi zen, Mon père avait raison obran Loulou interpretatuz.[1]
15 urte dituela Florent ikastarora sartzen da eta aldi berrean Kontserbatorian kantu kurtsoak segitzen ditu. Eskolari dagokionez literatura-prestakuntzako (hipokhânia) klasean ikasten du Enrike iv.a Institutuan.[2] 1984z geroztik, Patrice Chereauk zuzentzen dituen Nanterreko Almendrondoen Antzokiaren arte dramatiko klasean ibiltzen da, 20 urterekin. Eskola honen esparruan, Estatu Batuetara doa, eta han osatzen du bere prestakuntza, bereziki komedia musikala[3] landuz.
Hastapenak aktore gisa eta arrakasta gidoilari bezala (1990 hamarkada)
1987an Patrice Chéreau antzezgile famatuak zinema paper bat ematen dio, Hotel de Frantzia draman. Urte berean Harold Pinterren L'anniversaire antzezlanean jokatzen du, gero bere maitalea izanen den Jean-Pierre Bacrirekin batera.[4]Haien lehen topaketa da.
Elkarrekin, Agnès Jaoui eta Jean-Pierre Bacrik Cuisine et dépendances antzezlana idazten dute 1991ean. 1993an, Philippe Muyl-ek zinemara egokitzen du aktore bikotearekin.
Gidoilari bikoteak Frantzia mailako fama lortzen du 1996an, Cédric KlapischenUn air de famille filma arrakastatsuaren bidez. Haien antzezlan batean oinarritua izan den filmak, egunerokoaren behatzaile gisa duten talentua nabarmentzen du, umore garratz eta desengainatu baten bidez. Beraiena den estilo zirraragarri honi esker, bigarren Zesar bat irabazten dute 1997an. Urte horretan bertan, berriz ere Resnais-ekin lankidetzan aritzen dira On connait la chanson filman, gidoilari eta interpreta gisa. Filmari esker, bakoitzak bere hirugarren saria irabazten du 1998ko Zesarren kari, gidoi onenarentzat. Gainera Agnès Jaouik bere lehen premioa lortzen du, bigarren paper onenarentzat.
2000 urtean bikotea berriz osatzen da, Le goût des autres haien lehen film luzea idazteko eta interpretatzeko. Pertsonai ezberdinen nortasun soziokulturalen aurkakotasunak, umorez eta emozioz arakatzen dituen filmak, erdiespen handia lortzen du bai publikoaren eta bai kritiken aldetik, non Zesarretan lau aldiz sariztatua den, besteak beste, film onenarenarentzat. Bestalde ia 4 milioi ikusle biltzen ditu aretoetan, eta atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua da.
Dibertsifikazioa (2000. urtea)
Bere bakarkako karrera garatzeko asmoz, Agnes Jaouik komedia ezberdinetan bigarren paperak jokatzen ditu. Olivier Doranen Le Déménagement 1997an, edo Alain Corneau-ren Le Cousin filmean, Alain Chabat eta Patrick Timsit aktore ezagunekin.
Urte berean, Canneseko Zinemaldian zuzendari gisa aurkeztu du bere bigarren filma, Comme une image drama, berriz ere Bacrirekin interpretatua eta koidatzia. Bikoteak gidoiaren saria lortzen du.
2005ean, La Maison de Ninadrama historikoaren paper nagusia izan ondoren, kantatzen hasten da. Hurrengo urtean erritmo eta sonoritate latinoz inspiratua den bere lehen albuma ateratzen da, Canta. Kantuak espanolez eta portugesez dira, eta haien arrakastaren ostean beste bi albuma kaleratzen ditu, Dans mon pays (2009) eta Nostalgias (2015).
2008an, zinemara itzuli zen Parlez-moi de la pluie komedia dramatikoarekin, beti zuzendari interprete eta gidoilari gisa, Jamel Debbouze aktore komikoari kontraenplegua eskainiz.
Antzeztokira itzulera (2010. urteak)
Hamarkada horretan aktore eta zuzendari gisa berretsita izanez gain, antzerkigintzan hainbat aldiz saritua da ere bai.
Hurrengo urtean, haurtzaroaren gaiarekin jarraitzen du autore gisa, Ipuinaren amaiera,bere laugarren errealizazioa azalduz. Oraingoan kritika partekatua da, baina 900.000 ikusle baino gehiago erakartzen ditu filmak.
Hogei urtez antzerkian egon gabe, 2014ean Catherine Schauben Les Uns sur les autres antzezlanarekin itzultzen da eta komediantearen Molièren izendatu dute antzerki pribatu sailan. Urte horretan bertan, Brice CauvinenL'Art de la fugue komedian aritzen da, baita Jean-Pierre Bacrirekin Les femmes savantesMolièren antzezlanean.
2018an, filmak idaztera eta zuzentzera itzultzen da Place publique satira plazaraziz, Jean-Pierre Bacri bere bikotekide oiarekin. Aldi berean, Gilles Legrand-en Les bonnes intentions komedia dramatikoa darama.
1987tik 2012ra zineman bere bikotea izan den Jean-Perre Bacriren neska laguna izan da.[5] Banandu arren, elkarrengandik hurbil egon ziren, sarri elkarrekin idatziz eta jokatuz.[6][7]
2012an brasilgo bi haur seme alabatzat hartu ditu (5 eta 7 urte zituztenak adopzioan). Adopzio honi buruz hitz horiek adierazi zituen.[8].
«
Jasanezina atzematen dut, emazteen biografietan beti "haurrak" edo "haurrik ez" zehaztua izatea. Nere bizitzan ez dut beti ama izateko behar hori sentitu, baina egiten du momentu bat nahi hori dudala eta bi haur adoptatu ditut brasilen. 5 eta 7 urte dituzte.
»
Agnès Jaoui
Engaiamendua
Agnès Jaoui bere karrera osoan zehar politikoki oso konprometituta izan da, hainbat gai aipatuz. Haien artean atzerritarren egoera irregularrak,[9]ikuskizunaren aldizkakoen lan baldintzak etab...[10])
2018ko irailean, Nicolas Hulot ekologiaren ministroak bere dimisioa eman ondoren, Juliette Binochekin batera, aldakeat klimatikoaren aurkako “Gizateriaren historiako erronkarik handiena” tribuna sinatzen du. Tribuna Le Monde egunkariko lehen orrialdean agertu zen, “Planeta salbatzeko 200 pertsona ospetsuen deia” izenburupean.[12]
2018ko abenduaren 19an, 70 pertsona baino gehiagorekin mobilizatu ziren Larrialdi Homofobia elkartearen deialdiaren ondoren. Jaoui horietako bat da eta De l'amour kantaren klipean agertzen da.[13][14][15]
Bere filma anitzetan ideia feministak aldarrikatzeaz gain, 50/50 taldeko kidea da, zineman emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta errolen aniztasuna sustatzeko. 2020ko azaroan, Zineman eta Ikus-entzunezko Berdintasuna eta Aniztasunaren aldeko Jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartzen du, diskurtso feminista ohoragarri bat emanez.[16][17]
«
16 urterekin segitzen nituen antzerki kurtsoetan ohartu naiz lehen aldiko gizonezko 10 paperentzat bizpahiru soilik proposatuak zirela emazteeri, identifikazio aukera gutti eskainiz. Duela urte gutti ohartu ginen emazte bakar batek zuzendari hoberenaren Zesara irabazi zuela. Gaur 56 urte ditudala ez naiz estatistiko horiez pozten. Irudien sekulako idarran sinesten baitut, gehienetan indar honez ohartzen ez garelako.
»
Agnès Jaoui
2020ko uztailean, Laurent Joffrinen deiaren sinatzailea da, ezkerreko indar politiko alternatibo sortzearen alde.[18]