Adolfo Sánchez Vázquez (Algeciras, Cádiz, 1915eko irailaren 17a - Mexiko Hiria, 2011ko uztailaren 8a), bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa izan zen.
Madrilgo Unibertsitate Zentralean ikasi zuen, baina 1930ean Mexikora ihes egin zuen, eta han jarraitu zituen bere ikasketak. 1966. urtetik aurrera, Mexikoko Unibertsitateko filosofia-irakasle izan da. Sánchezen pentsamendua filosofia marxistaren barruan kokatzen da, baina ez marxismo dogmatikoaren barruan, marxismo kritiko eta berritzailearen baitan baizik. Joera horretan, Sánchezen lanak etikaren eta estetikaren bidetik egin zuen. Estetikaren barruan, esperientzia artistikoaren teoria bat proposatzen zuen, arautegietatik urrun. Artea praxisaren forma zehatz bat bezala hatzen zuen, halako eran non gizakiaren lana harreman estetikoaren oinarri bihurtzen den. Etikari dagokionez, horretan ere araudiaren kontra egiten du, haren iritziz moralaren teoria ez baita arau-kode gisa hartu behar. Sánchezen lan nagusiak hauek dira: Filosofía de la praxis (1967, Praxisaren filosofia), Ética (1969, Etika), Estética y marxismo (1970, Estetika eta marxismoa), Ciencia y revolución. El marxismo de Althusser (1978, Zientzia eta iraultza. Althusserren marxismoa), Ensayos marxistas sobre filosofía e ideología (1983, Filosofia eta ideologiari buruzko saiakera marxistak) eta Escritos de política y filosofía (1987, Politika eta filosofiazko idatziak).
Argitalpenak
- 1942: El pulso ardiendo.
- 1965: Las ideas estéticas de Marx.
- 1967: La filosofía de la praxis.
- 1969: Rousseau en México (la filosofía de Rousseau y la ideología de la independencia).
- 1969: Ética.
- 1970: Estética y marxismo.
- 1972: Antología. Textos de estética y teoría del arte.
- 1975: Del socialismo científico al socialismo utópico.
- 1992: Invitación a la estética.
- 1997: Filosofía y circunstancias.
- 1997: Recuerdos y reflexiones del exilio.
- 2003: A tiempo y destiempo.
- 2005: Poesía.
- 2005: De la estética de la recepción a una estética de la participación.
- 2007: Ética y política.
Bibliografia
- Stefan Gandler. Marxismo crítico en México: Adolfo Sánchez Vázquez y Bolívar Echeverría, México, FCE/UNAM/UAQ, 2007, reimp.: 2008, 2015.
- Stefan Gandler: Critical Marxism in Mexico: Adolfo Sánchez Vázquez and Bolívar Echeverría, Leiden/Boston, Brill Academic Press, 2015. 467 pages. ISBN 978-90-04-22428-5.(Historical Materialism Book Series, ISSN: 1570-1522; vol. 87.)
- Stefan Gandler: Peripherer Marxismus. Kritische Theorie in Mexiko. (Argument Sonderband Neue Folge 270). Argument-Verlag, Hamburg/ Berlin 1999, ISBN 3-88619-270-9. (zuerst veröffentlicht unter dem Titel: Adolfo Sánchez Vázquez y Bolívar Echeverría. Zur zeitgenössischen Sozialphilosophie in Mexiko. Dissertation, Goethe-Universität Frankfurt am Main 1997)
Erreferentziak