Frantziar maistra baten eta austriar jatorriko itzultzaile baten alaba da; bere lehen urteak Montreuilen (Sena-Saint Denis) bizi izan zituen. Haenel Ekonomia eta Soziologian lizentziatu zen, eta gero Itsas Fisika eta Biologiako goi-mailako ikasketak egin zituen. Bestalde (judo-gerriko berdea izateaz gain), antzerkiko aktore eskarmentuduna da: 2012an Anton Txekhoven 'Kaioa' antzezlanarekin hasi zen, eta 2016an Harold Pinterren 'Old Times' antzezlanean parte hartu zuen.