Rosembergen arabera, artista hauek oihala "akziorako leku" bihurtu zuten, hau da, sorkuntza prozesuari indarra emanez artelanari esanahi berria eman zioten, aktiboagoa bihurtuz. Margolana bera gertakari bihurtu zuten eta, beraz, erreferentzia estetiko klasikoei (forma, kolorea, konposizioa, marrazkia) erreferentzia artistiko berriak inposatzen zitzaizkien (indarra, abiadura, gorputzaren mugimenduak eta abar).