Acheul aldia Behe-Paleolitoko aldia da, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena[1]. Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa sortu zen aldi honetan, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean.
Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[2]
Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak