Accipitridae

Accipitridae
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
Familia Accipitridae
Vieillot, 1816

Akzipitridoak (Accipitridae) Accipitriformes ordenako hegazti harraparien familia bat dira. Banaketa kosmopolita dute, baina espezie gehienak Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan bizi dira. 200 espezietik gora biltzen ditu, hainbat subfamilia eta generotan banatuak.

Moko handi, zabal, gogor eta gakoduna dute, bere harrapakin edo sarraskiaren haragia urratzeko. Hankak eta erpeak ere indartsuak dituzte, eta ikusmen bikaina dute, harrapakinei urrutitik antzemateko. Arranoak, gabiraiak, aztoreak, zapelatzak, mirotzak eta saiak, adibidez, akzipitridoak dira.

Sistematika

Biologia molekularraren aurrerapenaren ondorioz, Accipitridae familiaren sailkapena eta banaketa eztabaidatua da. Horregatik, sailkapen bat baino gehiago dago gaur egun.

Generoak

Kanpo estekak

Erreferentziak