Abdur Rahman Biswas (Shaistabad, 1926ko irailaren 1a - Dhaka, 2017ko azaroaren 3a) Bangladeshko presidentea izan zen 1991tik 1996ra.
Dhakako Unibertsitatean historia eta zuzenbidea ikasi zituen. Liga Musulmanarekin bat egin zuen Ayub Khanen erregimenaren garaian. Diputatua izan zen 1962tik 1965era Ekialdeko Pakistango parlamentuan eta Pakistan ordezkatu zuen Nazio Batuetako Batzar Orokorrean 1967an. 1979an Bangla Deshen diputatu aukeratua izan zen eta bi aldiz ministro izan zen. 1991n parlamentuko hizlari izandatu zuten eta handik gutxira Bangla Desheko 16. lehendakaria izatera iritsi zen. 1996ko maiatzean estatu-kolpe bat galarazi zuen. 1996ko urriaren 9an dimititu zuen eta Shahabuddin Ahmedek ordezkatu zuen.