A Nosa Terra (euskaraz: «Gure Lurra») Solidaridad Gallega galiziar erakunde erregionalistaren argitalpen bat izan zen. 1907ko abuztuaren 14ean A Coruña hirian Revista Gallega aldizkariaren ondorengo gisa argitaratzen hasi zen, eta azken alea 1908an argitaratu zuen. Denera 108 ale argitaratu zituzten. Rodrigo Sanz, Manuel Murguía, Manuel Lugrís Freire eta Florencio Vaamonderen ekimenez argitaratu zen. Eladio Rodríguez González ere kolaboratzaile gisa jardun zuen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak