1967ko maiatzaren 10ean sortu zen hiriko Alkmaar'54 eta FC Zaanstreek taldeak batzean, hortik bere izen konposatua. Hasiera batean AZ'67 izenaz ezagutu zen baina 1986an AZ-ra murriztea erabaki zuten.
Emaitza onak 70. hamarkadaren bukaeran iritsi ziren 1978ko Kopa irabaztean. Hurrengo urteetan beste bi kopa eta liga bat irabazi zituen. Urte horietan Europan ere jokatu zuen eta 1981ean UEFA Kopako finalera iritsi zen. 1988 urtean ordea maila galdu zuen eta 1997 urterarte ez zen goren mailara itzuli.
Milurteko berria hastearekin batera Herbehereetako talde indartsuenetakoa bihurtu da. 2009an Liga berri bat irabazi zuen eta 2013an bere laugarren Kopa eskuratu du. Europan 2005eko UEFA Kopako finalerdia du emaitza gorena.
2019-2020 denboraldian bigarren postuan zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Amsterdamgo Ajax taldearekin puntutan berdinduta zeuden eta Federazioak ez berrekitea erabaki zuenean txapeldunik ez izendatzea erabaki zuen[1]. UEFA Europa Leaguereko sailkatu zen eta multzokako fasean Errealaren aurka jokatuko zuen[2].