Eskola hau, 1966. urtean sortua izan zen, garai hartan, Marianisten Eskola izena zuelarik. Gainera, eskola hau, egungoa baino beherago zegoen, gaur egun, Mendigoia Hotela dagoen toki inguruan, eta handik, zuhaitz arteko bidexka bat dagoen tokiraino hedatzen zen.
Egungo eraikina
Egungo eraikina, 1980ko hamarkadaren eta 1990eko hamarkadaren artean eraikia izan zen, une horretan, ALMEN izena hartu zuelarik. Ondoren, beste aldaketa batzuk egin zitzaizkion, gaur egun ikus daitekeen bezala geratu zen arte.
Eskola marianista izanik Olinpiada marianistetan hartzen zuen parte, Estatuan zeuden gainerako eskola marianistekin batera. 1983. urtean ALMENen bertan antolatu ziren[3].
Bestalde 1978. urtean Almen Kirol Elkartea sortu zen eta eskualdeko harrobiko kirolean aritu zen, futbolean bereziki. Emakumezkoen futbol taldeak luzaro iraun zuen, 2005ean Arizmendi izena hartu zuen arte. 2016an bailarako talde guztiek bat egin eta Leintz Arizmendi Futbol Taldea eratu zen[4].
2005eko Kilometroak
2005eko Kilometroak jaialdiko geltokietako bat, ALMENen eraikinean egon zen, hain zuzen ere[5].