Kimika organikoan 4-metil-2-pentanola edo metil isobutil karbinola konposatu organikoa da C6H13OH formula duena, alkoholen familiakoa eta hexanolen taldekoa. Likidoa da, uretan disolbagarritasun eskasa duena, baina disolbatzaile organikoetan disolbagarria dena[1].
Erabilera-esparru bat baino gehiago ditu. Kobrearen eta molibdenoaren meatzaritzan flotazio bidezko bereizketan usatzen da, lubrifikatzaileak fabrikatzeko, disolbatzaile gisa eta hainbat plastifikatzaileren prekurtsore moduan[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak