220 Central Park South etxebizitza etxe orratz bat da, 289.6 metroko altuera duena eta Vornado Realty Trust-ek sustatutakoa. New Yorkeko Midtown Manhattan-en dago, eta Robert A.M. Stern arkitekto amerikarrak diseinatu du. Eraikinak 50. solairutik 53. solairura doan unitate bat dauka, hau da, lau solairu guztira eta 23,000 oin karratu (2,136.8 m2)*, 250 milioi dolarretan salgai dagoena; saltzekotan New Yorken inoiz saldu duten apartamentu garestiena izango litzateke.
Eraikina Central Park-eko hegoaldean dago, 432 Park Avenue-ren ekialdean. 220 Central Park South eraikinak 66 solairu eta 100 apartamentu ditu. Eraikina 2017an amaitu zen.
Kanpo estekak