Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsea eklipse osoa izango da. Eguzki eklipse bat IlargiaLurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.
1.0386ko magnitudea izango du. Eklipse osoaren iraupenik handienak 2 minutu eta 18 segunduko iraupena izango du. Hau da 1905eko abuztuaren 30eko eguzki eklipsearen ondoren Euskal Herria zeharkatuko duen lehen eguzki eklipse osoa.
Ordutegia Euskal Herrian
Hona hemen Euskal Herriko hiriburuen ordutegia:[1][2]
Ziklo metoniko bat 19 urtean behin (6939,69 egun) eklipseak errepikatzen dituen zikloa da, guztira 5 ziklo hartuz. Eklipseak ia egutegiko data berdinean gertatzen dira. Gainera okton azpiserieak daude, 1/5ero gertatzen direnak, hau da, 3,8 urtero (1387,94 egun).
Serie honek 21 eklipse ebento ditu 2011ko ekainaren 1etik 2087eko ekainaren 1era bitarte.