2023ko Frantziako Tourraren bigarren etapak profil gorabeheratsua zuen Araba eta Gipuzkoan zehar. Bost portu zituen, eta amaiera Donostia Klasikoaren ibilbidetik joan zen. Donostiara iritsi aurretik Jaizkibel igo behar izan zuten, 2. mailako portua, 8,1 kilometrorekin eta %5,3ko batezbesteko aldaparekin. 2023ko Frantziako Tourreko etaparik luzeena izan zen[1].