2017koekainaren 3an[1], Erresuma BatukoLondres hiriburuan dauden Londresko zubia eta Borough merkatuan jazotako atentatu bat izan zen. Hiru gizonezko furgoneta bat Londresko zubiaren oinezko eremutik gidatu eta aurrean topatzen zuten oinezko oro harrapatuz joan ziren. Behin zubia igaro ondoren, furgonetatik jaitsi eta labanak eskuetan zituztela Borough merkatura zuzendu ziren, bertako jatetxe eta tabernen gunean aurrez-aurre topatzen zuten pertsonei labanaz eraso egin zieten. Lekuko batek "Hau Alarengatik da" oihukatu zutela aipatu zuen.
Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere. Hiru erasotzaileek gezurrezko lehergailu gerrikoak jantziak zeramatzaten, poliziak tiroz hil zituen. Metropolitar Polizia Zerbitzuak erasoa atentatu terrorista bat zela baieztatu zuen[2]