2017ko Portugalgo suteak Portugalgo erdialdean 2017ko ekainaren 17 eta 18 artean[1] piztu ziren hainbat sute izan ziren, 64 hildako eta 204 zauritu eragin zituztenak. Hildako gehienak Pedrógão Granden (Leiria) suertatu ziren, herria uzten ari ziren hainbat ebakuatu euren ibilgailuetan erre zirenean.
Portugalgo gobernuak 1.700 suhiltzaile bidali zituen herrialde osotik egoera kontrolatzera eta António Costa Lehen Ministroak hiru dolu egin nazional deitu zituen. Herrialdeak historian pairatutako hondamendirik handienetakotzat jo dute adituek[2]. 64 deaths and 204 injured people
Beroaldi handiak (40 °C inguruko tenperaturekin) eta lurraren lehorteak eragile nagusiak izan ziren hondamendia eragiteko.
Abuztuko jarraipena
Abuztuaren erdialdean suteek berriro jo zuten herrialdea, beroaldiek sustatuta. Abuztuaren 12an 268 suteak erregistratu ziren, 2017ko markarik okerrena, eta 6.500 suhiltzaile lanean ipini behar izan zituzten. Sintra, Loures, Vila Franca de Xira eta Castelo Branco izan ziren zonalderik kaltetuenak.
Guztira, 140.000 hektarea baino gehiago erre dira 2017ko udan Portugalen, aurreko 10 urteetan jasotako datuen batez bestekoa baino 3 aldiz gehiago, Europar Batasuneko informazioaren arabera. [3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak