2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bigarren taldekako txapelketa izan zen 1999ko ekitaldiaren ondoren. Finala Azpeitian jokatu zen[1].
Egitura
Txapelketak lau fase izan zituen.
- Lehen fasea: otsailaren 3tik martxoaren 12ra izan zen. 38 taldeak 12 multzotan banatu ziren. Hamar multzo hiru taldekoak ziren eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatu zen hurrengo fasera.
- Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu ziren 12 taldeak lau multzotan banatu ziren, hiru taldekoa bakoitza. Multzo bakoitzetik bana sailkatu zen finalerdietara.
- Hirugarren fasea: finalerdiak izan ziren. Bakoitzean bi taldek hartu zuten parte eta garailea pasa zen finalera.
- Laugarren fasea: finala.
Finalerdiak
Alegia
Alegian izan zen lehen finalerdia maiatzaren 6an
Bergara
Bergaran izan zen bigarren finalerdia maiatzaren 13an.
Finala
Maiatzaren 27an jokatu zen, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 2.000 entzule kabitu ziren, estu-estu eginda.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak