2014ko Alaskako gobernadore hauteskundeak azaroaren 4an egin ziren, Alaskako gobernadorea eta gobernadoreordea aukeratzeko. Aldi berean, Alaskako AEBko Senatuko II. klaseko aulkia aukeratu zuten.
Sean Parnell gobernadore errepublikanoa bigarren agintaldi oso baterako aurkeztu zen berriro, baina Mead Treadwell gobernadoreordeak Estatu Batuetako Senatura aurkeztea erabaki zuen. Hauteskunde primarioak 2014ko abuztuaren 19an egin ziren kargurako alderdiaren hautagaiak zehazteko, gobernadorearentzako eta gobernadoreordearentzako primarioak bereizita, eta irabazleak elkarrekin aurkeztu ziren hautagaitza berean. Parnell izendatua izan zen; gobernadoreorde-hautagaia Anchorageko alkatea izan zen, Dan Sullivan.
Demokratek Alaskako Funts Iraunkorreko zuzendari exekutibo ohi eta enpresaria izendatu zuten, Byron Mallott, zeinaren formulakidea Hollis French senataria izan baitzen. Halaber, independente gisa aurkeztu zen Bill Walker Valdezeko alkate errepublikano ohia, Craig Fleener formulakidea zuena, Alaskako Ehiza eta Arrantza Saileko komisariorde ohia. 2014ko irailaren 2an, Walkerrek eta Mallottek beren kanpainak batu zituzten, azaroko hauteskundeetan hautagaitza independente bakar gisa agertzeko, Alaskako Alderdi Demokratak babestu zuena. Walker-Mayllot bikoteak irabazi zituen hauteskundeak.
Kanpo estekak