2010eko Errioxako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 50. edizioa izan zen. 2010eko apirilak 25ean ospatu zen, Tierra de Cameros eta Errioxa Garaian zehar eginiko zirkuitu batean (kilometro batzuetan Soriako probintziatik eta Arabatik ere igaro zirelarik) Logroñon hasi eta amaituz, 199,5 kilometroko ibilbide bat eginez.
Proba UCI Zirkuitu Kontinentaletako UCI Europe Tourreko 1.1 mailaren barnean egon zen.
Aurreko egunean 2010eko Laudioko Sari Nagusian parte hartu zuten talde berberek parte hartu zuten. Hala, 109 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Footon-Servetto, Carmiooro-NGC eta Heraklion Kastro Murcia izan ezik, proba 7 txirrindularirekin hasi zutenak, 109 horietatik proba 84k amaitu zutelarik.
Garailea Ángel Vicioso izan zen, bere iheskidea izan zen Aitor Perez Arrieta garaituz. Hirugarren Marcos García izan zen, Vicioso eta Perez Arrietaren atzetik zihoan hirukote batean eginiko esprint bat irabazi ondoren.
Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: John Martinez mendikoan eta konbinatuan, Oleg Txuzda tarteko helmugenean, Fabio Duarte esprint berezienean, Romain Sicard 23 urtez azpikoenean, Pablo Lastras lehiakortasunarenean eta Caisse d'Epargne taldekakoan.
Azken sailkapena
2009 << 2010eko Errioxako Itzulia >> 2011
|
|
Kanpo estekak