Ameriketako Estatu Batuek 55. hauteskunde presidentzialak izan zituzten 2004ko azaroaren 2an. Lehendakaritza zuen Alderdi Errepublikanoko George W. Bushek garaitu zuen Alderdi Demokratako John Kerry, Massachusettseko senataria. Kanpainan kanpoko gaiak nagusitu ziren, batik bat Bushek egindako terrorismoaren kontrako politika eta 2003ko Iraken inbasioa.
Lau urte lehenagoko hauteskundeetan bezala, bozak kontatzerakoan zenbait irregulartasun izan ziren, eta irabazlea zein zen biharamunean zehaztu zen, Kerryk Ohio estatuaren gaineko garaipenagatik ez lehiatzea erabaki zuenean. Bai Kerryk bai Howard Dean demokratak adierazi zuten Ohioko bozketa ez zela zuzen egin, eta, hala izan balitz, demokratek estatua eta hauteskundeak irabaziko zituzketela.
Emaitzak hiru estatutan baino ez ziren aldatu. Mexiko Berria eta Iowa 2000n demokraten alde bozkatzetik errepublikarren aldera pasa ziren, eta New Hampshirek alderantziz egin zuen.
Iturria: Hauteskunde Federalen Batzordea
Kanpo estekak