2-butenoa edo ß-butilenoa konposatu organiko bat da CH3CH=CHCH3 formula duena. Alkeno biniliko bat da eta cis-trans isomeria du. Bi isomeroak cis-2-butadienoa eta trans-2-butadienoa dira. Butilenoaren isomeroetako bat da[1].
Cracking prozesuetako albo-produktuetako bat da.
Bi isomeroak destilazioz bereiztea oso gaitza da, baina erabilera gehienetan horrek ez du inportantziarik[1]. Industria-mailako 2-butenoak % 70 cis isomeroa du eta % 30 trans isomeroa
Erabilera
2-butenoaren erabilera nagusia gasolinaren eta butadienoaren sintesia da. Monomero gisa ere erabiltzen da butilenoaren beste isomeroekin nahasirik polibutenoaren sintesian.
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) PubChem. «2-Butene» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
Ikus, gainera
Kanpo estekak